XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baita zai ta egur ta txarrantx burusi ta isara, galdu ebazalakoa egin oi eban, eta besterik ez ebanean, zaldizkoai perrak kenduten eutsezan.
Olan lagunduten eutson nire amari, nire anaitxua azten.
Abade ta praille, batak txiroai ostuten deutse, ta besteak etxetik atsotxuentzat ataraten dabe.
Ez gaitezan bada arritu, otsein oneri maitasunak eragiten eutsolako.
Geiago be egiten ebala agertu zan.
Niri zemaika itanduten eusteen eta nik umetxu onek, bildurrez dana aitortuten neban, baita zelan perra batzuk saldu neutsosan sugille bati, nire amak aginduta.
Nire aita-orde gizagaxua, zigorkatu ta esegi egin eben, eta amari epai-aginduz oi diran eun zigorkadak emonda
Pertzaren atzetik sokea ez botatearren gaxoak epaia bete eban, nekez ba da bere.
Ta gal-zoria aldendutearren, eta esabiderik ez emotearren, Solana yatetxean bizi ziranen ogipeko sarrtu zan.
An, gorriak ikusiz, azi zan nire anaitxua oiñez asi arrte, ta ni bere an garatu nintzan, etxeko arrotzei ardau ta argizari ta agintzen eusteena ekarteko gauza nintzan arrte.